Anarkismo

Wikipedia(e)tik
Anarkismoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anarkismoaren ikurra.

Anarkismoa gobernu (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deuseztatzeko mugimenduen izen orokorra da. Beraien helburua, oro har, anarkia ezartzea da. Anarkisten ustez, gizartearen antolakuntza hobea lor daiteke gobernu barik, eta hura lortzeko era ugari proposatzen dituzte. Anarkisten ustetan, ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; hortaz, anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.

Anarkismoa beste izen batzuekin ere izendatu izan da edo izendatzen da, esaterako: komunismo libertarioa, sozialismo libertarioa, anarkia, akrazia, etab.

Eduki-taula

Oinarriak [aldatu]

Antiautoritarismoa [aldatu]

Gizabanakoen arteko menpekotasuna eta hierarkia ukatzen dute, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna da balio gorenena. Guzti honen ondorioz Estatua, kapitalismoaren aberastasun metatzea eta erlijio hierarkiak desagerrarazi nahi ditu anarkismoak. Horiexek dira helburu nagusiak, baina ez bakarrak. Bizkitartean, anarko-kapitalistek ez dute kapitalismoaren aberastasun metaketa deuseztu nahi. Anarkismoak autoritate printzipioari uko egiten dio, bitartekoek eta helburuek bat egin behar baitute haien iritzian. Marxistek, aldiz, baliabide burgesak erabiltzea proposatzen dute (Alderdi politikoak eta Estatua), boterea konkistatu eta bertotik jendarte komunista eraikitzeko.

Anarkismo
Red flag waving.svg
Sozialismo motak

Humanismoa [aldatu]

Anarkista batzuen ustez, gizakia berez askea da edo askatasuna bilatzen du.

Haien iritziz, pertsonen arteko harremanetan autoritateak zapalketa eragiten du nahita nahi ez; eta ondorioz, ustelkeria zabaltzen da. Bestalde, erakunde autoritarioek lortutako boterea ustelkeriaren bitartez lortua dela diote; horregatik erakunde hauei uko egiten diete, giza harremanetan zapalketa erabiltzen dutelakoan. Hala, erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten dela deritzote.

Ekintza zuzena [aldatu]

Anarkisten ustetan arazoak gainditzeko bidea ez da arazook beste inoren esku uztea, beste batzuek gu ordezka gaitzaten. Haien iritziz guk geuk zuzenean arazoak landu eta aurre egitea da bidezkoena. Kontzeptu honen esanahia askotan manipulatzen da "ekintza zuzena" "ekintza bortitzekin" lotuz, nahiz eta ekintza zuzenak ez duen zertan nahitaez bortitza izan behar.

Elkar laguntza [aldatu]

Talde anarkistek jarraitutako oinarrizko printzipioa da. Piotr Kropotkinek gizarteak printzipio honetan oinarrituta antolatu behar direla azaldu zuen bere lanetan, adibide ugari emanda (animalien jokaerak eta antzinateko kulturak aipatzen ditu, besteak beste). Kropotkinez gain, jende gehiagok defendatu izan du jarrera hau, nahiz eta haietako batzuk anarkistak ez izan.

Indarkeria eta indarkeria-eza [aldatu]

Anarkismoaren iritziz gobernuak, edo boterean dagoen edozein erakundek, biolentzia sortzen du. Agintean dagoen gutxiengoak agintea eta bere abantailak mantentzearren gizartearen gehiengoari kalte egiten dio arlo askotan: egoera ekonomikoan, kulturan, askatasunean, etab.

Hala ere, estatuaren indarkeria horri eman beharreko erantzunean oinarritzen dira historian zehar anarkismoaren korronte ezberdinen artean sortutako eztabaida zabalak.

Horiek, ageriko bi korronte ezberdinetan bereizten dira: biolentziaren alde daudenak eta biolentziaren aurka.

Autoeraketa [aldatu]

Behin baino gehiagotan, zeren aurka dagoen Anarkismoa aipatzen da, baina garrantzi handiagokoa da zeren alde dagoen. Anarkismoa ez da Gizartea desegituratzearen aldeko joera hutsa. Alderantziz. Estatuaren aurkakoa da, baina beti ere gizakien autoeraketa bultzaturik, gizakien beharrak hasetzeko orduan behar horiek dituztenen inplikazio eta konpromiso zuzena bultzatuz.

Autoeraketa kontzeptu horren ondorioak dira, adibidez, demokrazia partehartzailearen oinarri kontzeptualak, baita ere Lankidetza edo Kooperatibismoa, Gizarte Ekonomia, etab.

Anarkismoa, beraz, mugimendu eraikitzailea da. Hasieratik (Proudhon) joera apurtzaile eta erreformistak nahastu dira mugimendu honen barruan. Momentu honetan, joera marxista edo estatisten krisialdi nabariaren ondoren, Anarkismoaren joera bi hauen berpizkunde kontzeptuala ikusten ari da, ezkerraren teoriko askoren aldetik.

Historia [aldatu]

Mikhail Bakunin pentsalari anarkista.

Anarkismoaren barnean hainbat korronte bereizten ahal dira. Historian zehar esanguratsuena anarkosindikalismoa izan da, langile mugimenduan oinarritutako korronte anarkista. Horrela, anarkismoa hertsiki loturik egon da langileriarekin eta honen programa politikoarekin. Lehenengo Internazionalean komunistekin batera jardun ondoren, aurrerago banaketa gertatu zen tesi marxisten eta anarkisten artean, langile mugimenduaren barruan zatiketa sakona ekarriz. Anarkistek, hala ere, langile mugimenduan jardun zuten euren erakunde propioekin.

1970eko hamarkadatik aurrera, eta gizarte mugimendu berriak deitutakoen eragina dela eta, anarkismoak ekologismoaren, feminismoaren eta bakezaletasunaren eragin nabaria jaso zuen. Hori dela eta, korronte berezituak sortu ziren anarkismoaren izen zabalaren pean: anarkofeminismoa eta anarkoekologismoa, besteak beste.

Bestalde, anarkokapitalista izeneko tendentzia dago, egile askoren ustez anarkismoaren historiatik at kokatutako joera. Horrek muturreko kapitalismoa defendatzen du askatasunaren goreneko maila bezala. Joera hau, hala ere, testimoniala da eta anarkista deituriko mugimendu politikotik kanpora kokatzen da.

Erakunde anarkistak [aldatu]

Antolaketaren arloan, mota guztietako anarkistak daude. Oro har, autoantolaketaren eta federazioaren aldeko jarrera du anarkismoak eta, hori dela eta, erakunde indartsu eta zurrunak baino, talde dinamiko eta aldakorrak hobetsi ohi dituzte.

Anarkista batzuek antolaketaren aurkako jarrera dute, norbanakoen elkarketa puntuala defendatuz. Batzuetan, mota horietako jarrerak defendatzen dituztenei insurrekzionalistak deitu izan zaie, Italiako Federazio Anarkikoari (FAI) bezala, adibidez. Alabaina, anarkismoaren korronte nagusiak federazioetan antolatzeko hautua egin izan du, Iberiar Federazio Anarkista (FAI) bezalako antolakundeak sortuz.

Erakunde anarkista esanguratsuenak lan munduan jardun izan duten sindikatuak izan dira, anarkosindikalismoaren korronteari jarraiki.

Pedagogia libertarioa [aldatu]

New Yorkeko (AEB) Modern School libertarioa.

Irakaskuntza eta jarrera anarkistaren oinarri garrantzitsua da. Heziketa anarkista gizabanako kritikoa sortzen saiatzen da. Bere inguruko munduarekiko jarrera konformista ez daukana, etorkizuneko gizarte libertarioa sortu ahal izango duena.

Langilerian analfabetatze-maila altua zenean, mende hasieran batez ere, ateneo libertarioetan irakurketa ikastaroak oso arruntak ziren. Irakurtzen jakiteak ematen zuen kulturak, norberak bere kabuz, jarrera kritikoa mantentzen laguntzen zuelako. Gaur egun, aldiz, kultura zabaltzeko beste motatako erak arruntagoak dira: aldizkariak, fanzineak, musika, literatura, bestelako arteak...

Beste alde batetik, anarkistek askotan defendatu dute ikasketa gizakien arteko harremanen osagai intrintsekoa dela. Horrek hezitzaile eta hezituen errolak ezabarazten ditu, edonork beti daukalako zeozer ikasteko eta irakasteko.

Honen arabera, pedagogo libertario askok defendatu dute eskolatzearen ezabatzea. Honek dauzkan boterearen eta hierarkiaren baloreak direla eta.

Historian zehar hainbat saiakera egon dira; betiere errepresio handia jasan dutelarik:

Anarkismoaren sinbologia [aldatu]

Anarkismoak ikur ugari dauzka, bere barnean existitzen den korronte aniztasunaren erakusle.

Anarkista ezagunak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Anarkismoa