Anastasio II.a (enperadorea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anastasio II.a
Anastasio II.a (enperadorea)

Anastasio II.aren irudia txanpon batean.


713 – 715
Aurrekoa Filipiko Bardanes
Ondorengoa Teodosio III.a

Jaiotza  ???
Heriotza 718 inguru


Anastasios II.a Artemios (grezieraz Αναστάσιος Β' Αρτέμιος), (???-721), Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 713 eta 715 urteen artean.


Konstantinoplako senatuko enperadore izendatua izan zen 713an, Opsikion-go theman (eskualdean) egondako matxinadaren ondorioz, bere aurrekoa (Filipiko) agintetik kendu ondoren. Artemios, Filipikoren idazkaria izan zen.

Une horretan Bizantziar Inperioa sarrazenoen mehatxupean zegoen. Anastasio II.ak neurri ugari hartu zituen sarrazenoei aurre egiteko: Bizantziar armada bidali zuen Leon Isauriarraren agindupean (gero enperadore izango zena) Siria defendatzeko; erabaki ausartak hartu zituen bere kapitala zaintzeko; itsas armada bidali zuen Rodasera irla defendatzeko.

Anastasio II.ak hartutako diziplinazko neurri horiek eraginda, Opsikion-go themako tropak enperadorearen aurka matxinatu ziren (715), eta enperadore berri gisa Teodosio III.a izendatu zuten. Sei urteko setioaren ondoren, Anastasiok ihes egin zuen Nizeara, eta han errenditu zen 716an. Ondoren, Salonikako monasterio batean igaro zituen urte batzuk.

Urte batzuk geroago, Anastasio Leon III.aren (Teodosioren ondorengoaren) aurkako altxamenduaren buru ibili zen. Herriak babes handia eman zion, eta Konstantinopla setioan jarri zuen. Setioak huts egin zuen, eta azkenean, Anastasio harrapatu eta exekutatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio II.a (enperadorea) Aldatu lotura Wikidatan