Anatolia Plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anatolia Plakaren mapa

Anatolia Plaka, mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura, 0,01418 estereorradianekoa da. Orohar, Eurasiar Plakarekin lotua dago.

Asiaren mendebaldeko muturrean dago, eta Zipre eta Anatolia penintsula hartzen ditu, Itsaso Beltzaren kostaldea izan ezik

Eurasiar Plaka, Arabiar Plaka, Afrikar Plaka eta Egeoko Plakarekin muga egiten du.

Aipaturiko plakekin dituen mugak, Anatolia iparraldeko failak eratzen ditu.

Anatoliar plaka, milioi bat urteko 1,64ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 56º 28' ipar latitudean eta 81º 18' mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.

Anatolia plakaren eta Eurasiar plakaren arteko talkak, aipaturiko failan Marmarako itsasoaren ekialdean, 1999an, Turkiako Izmit herrian lurrikara bat eragin zuen.