Anatoliako hipotesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neolitoren hedapena K.a. VII. milurtekotik K.a. V. milurteko arte.

Anatoliako hipotesia Neolito garaian aitzinindoeuroparren jatorrizko bizilekua Anatolia zela dioen teoria da. Horretarako, arkeologia, hizkuntzalaritza eta Cavalli-Sforza genetistaren lanak uztartzen saiatu zen.

Anatoliatik abiatuta, Neolito Iraultzarekin batera, hau da, nekazal- eta abetzaintza-tekniken garpenarekin batera (K.a. VII. eta VI. milurtekoetan), hedatu ziren indoeuropar hizkuntzak Europa aldera baita Iran eta India aldera ere.

Colin Renfrew ikerlariak plazaratu zuen hipotesi hau 1987an. Bere ustez, indoeuropar hizkuntzen hedapena ez zen bortitza izan, nekazaritzak motel, olatuen moduan, aurrera egiten baitzuen. Hori dela eta, Neolitoko Europan, jende gehienak indoeuropar hizkuntzetan mintzatu behar izaten zuen, nahiz eta geroagoko migrazioek indoeuropar hizkuntza batzuk besteen gainean nagusitu edo ordezkatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A. C. Renfrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma, Gaiak, Donostia, 2002.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]