Anboto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anboto».
Anboto
Anboto eta Mariren koba.JPG

Anboto mendia

Garaiera 1.331 m
Koordenatuak 43°05′20″N 02°35′42″W / 43.08889°N 2.59500°W / 43.08889; -2.59500Koordenatuak: 43°05′20″N 02°35′42″W / 43.08889°N 2.59500°W / 43.08889; -2.59500
Mendilerroa Euskal mendiak
Ohiko bidea Urkiolatik
Anboto non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Anboto
Kanpo loturak Mendikat

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Anboto (mitologia)»

Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elurtuta, Durangotik ikusia, "Mari bertan dagoela"

Tontorrera heltzeko lau bide daude. Dena den, gune batzuk arriskugarriak izan litezke Anbotoko gailurreriak daukan erliebe malkartsua dela eta. Anboto mendiaren aurpegi guztiak harritsuak dira eta mendiaren itxura handientsua ikusgarri da Durangaldeko toki askotatik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskalerriko Mendiak, (Miguel Angulo). ELKAR Argitaletxea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anboto Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa