Anboto (mendia)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anboto
Amboto.jpg

Anbotoko mendilerroa Orisolgo gailurretik ikusita

Garaiera 1.331 m
Koordenatuak 43°05′20″N 02°35′42″W / 43.08889, -2.595 (Anboto (mendia))Erioll world.svg Koordenatuak: 43°05′20″N 02°35′42″W / 43.08889, -2.595 (Anboto (mendia))
Mendilerroa Euskal mendiak
Ohiko bidea Urkiolatik
Anboto (mendia) (Euskal Herria)
Anboto (mendia)
Anboto (mendia)

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.

Eduki-taula

[aldatu] Elezaharrak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Anboto (mitologia)

Euskal sineskeraren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da.

[aldatu] Abiapuntuak

Elurtuta, Durangotik ikusia, "Mari bertan dagoela"

Tontorrera heltzeko lau bide daude. Dena den, gune batzuk arriskugarriak izan litezke Anbotoko gailurreriak daukan erliebe malkartsua dela eta. Anboto mendiaren aurpegi guztiak harritsuak dira eta mendiaren itxura handientsua ikusgarri da Durangaldeko toki askotatik.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Bibliografia

  • Euskalerriko Mendiak, (Miguel Angulo). ELKAR Argitaletxea.

[aldatu] Kanpo loturak