Anbraziako golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artako Golkoa espaziotik , 1994ko azaroan.

Anbraziako golkoa edo Artako golkoa[1] (grezieraz Αμβρακικός κόλπος, Amvrakikós kólpos) Itsaso Jonikoan dagoen golko bat da, Greziako ipar-mendebaldean, kostalden, ebakidura sakon bat egiten duena. Golkoa, 40 kilometroko luzera eta 15eko zabalerarekin, ia erabat itxia dago, itsasorako bere irteerak, 700 metroko zabalera baino ez duelarik, irteera honen ertzetan, Aktium hegoaldean eta Preveza iparraldean daudelarik, tunel baten bidez lotuta dauden bi herri. Ez da oso sakona, eta bere kostaldea, padura ugariz josia dago, horietako askok, estuario bat eratzen dutelarik. Preveza eta Aktiumeko harkaitzek mugatzen dute.

Prevez, Arta, Anfilokia (antzinako Karvassaras) eta Vonitsa hiriak, bere kostaldean aurkizen dira.

Golkoaren sarreran gertatu zen, K. a. 31n, Augusto eta Marko Antonioren arteko Aktiumeko gudu ospetsua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anbraziako golkoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .