And the Band Played Waltzing Matilda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

And the Band Played Waltzing Matilda (euskaraz Eta Bandak Matilda Dantzan Jotzen Zuen) 1971an Eric Bogle eskoziar-australiar kantautoreak musikatu eta idatzitako abesti bat da. Abestiaren hitzek gerren arrazoi eza eta ankerkeria nahiz gudan loria bilatzen dutenak kritikatzen dituzte.

Abestiaren protagonista Lehen Mundu Gerran borrokatzera Australiatik atera eta Gallipoliko guduan parte hartzen duen gazte baten gazi-gezak kontatzen ditu. Ondoren, gudu horretan helbarri gelditu, bere jaioterrira itzuli, han inor zain ez duela ikusi eta urtero gerra beteranoen manifestaldiak bere aurretik iragaten ikustean gerra hartan burututako sakrifizioa alperrikakoa dela ikusiko du.

Abestiaren amaieran Waltzing Matilda australiar baserritar abesti herrikoiaren doinua jo ohi da, hain justu ere abestiaren izenburuak aipatzen duena.

Abesti honen musika talde eta abeslari ugariren ondorengo bertsio ugari izan dira, horien artean: The Dubliners, Ronnie Drew, The Clancy Brothers, Joan Baez, The Pogues...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]