Andaluziako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Andaluziako Itzulia, Eguzkiaren Ibilbidea bezala ere ezaguna (ofizialki Vuelta a Andalucía-Ruta Ciclista del Sol) Espainiako Andaluzia erkidegoan urtero otsailean ospatzen den etapatan banatutako txirrindularitza lasterketa bat da, europar egutegiko lehen lasterketetako bat delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean sortua garai hartan Espainiako Belozipedo Elkarteko idazkaria zen Miguel Artemánek, bere lehen edizioaren ondoren ez zen berriz ospatuko 30 urte beranduago arte, 1955ean, antolaketaren lekukoa Malagako Txirrindularitza Taldeak hartu zuenean.

Proba ospatzeari utzi zitzaion 1978an, honen ondoren, 1979 eta 1986 artean Eguzkiaren Txirrindularitza Ibilbidea deitzera pasa zelarik. 1987an bere jatorrizko izena jaso zuen berriz, 1993an Vuelta a Andalucía-Ruta Ciclista del Sol deitzera pasa zenean, gaur egungo izena dena.

2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren barnean dago, 2.1 mailan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Garaipenak
 ESP 32
 BEL 8
 GER 6
 NLD 6
 ITA 3
 AUS 2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andaluziako Itzulia Aldatu lotura Wikidatan