Andaluziako Junta
Andaluziako Junta Andaluziako autogobernua antolatzen den instituzioa da. Andaluziako Parlamentuak, Andaluziako Juntako Presidentziak eta Gobernu Kontseiluak osatzen dute.
2005ean, 25.000 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bat erabili zuen, eta 200.000 zuzeneko langile baino gehiago ditu.
Eduki-taula |
Instituzioak [aldatu]
Ikurra [aldatu]
'Andaluziako Juntaren ikur orokorra Ikur orokorra, armarriaren sintesi bat da, Modernotasun eta Dinamismo ezaugarriekin. Modu sintetikoan, Andaluziako armarria definitzen duten elementuak ditu:
- Bandera, puntu erdiko arku eran, kanporantz abiatzen diren olatu bihurtuz zabaltzen da.
- Herkules hiruki batean biltzen da, irudi estetikoa, iparrorratz batek bezala, iparraldea adierazten duena.
Sinbologia honekin irudikatzen da aurrerapenaren Andaluzia berria, mugitzen eta hiritarrekin komunikazio zuzenean, kudeatzen dituen edo parte hartzen duen Organismo, Entitate eta Enpresa publikoetan ere agertzen delarik, mantentzen duen ondareaz gain, bere gobernu ekintza argi utziz.
Parlamentua [aldatu]
Andaluziako Parlamentua, Autonomia Erkidegoko Biltzar Legegilea da, legeak egin eta onartzea eta Andaluziako Juntako presidentea aukeratzea eta kargutik kentzea dagokiona. Sufragio unibertsal zuzen bidez aukeratutako diputatuz osatua dago, andaluziar herria ordezkatzen dutenak. Andaluziako Parlamentua 1982an sortzen da, 1981ean Andaluziako Autonomia Estatutua onartua izan ondoren. Bere egungo egoitza, Sevillan dagoen antzinako Bost Zaurien Ospitalea da.
Presidentea [aldatu]
Andaluziako Juntako Presidentea, Autonomia Erkidegoko ordezkari nagusia da, eta Estatuaren ordezkari arrunta bertan. Andaluziako Legebiltzarreko Osokoaren gehiengo absolutuaren aldeko botoen bidez aukeratzen da, eta bere izendapena erregeari dagokio.
Gobernu Kontseilua [aldatu]
Gobernu Kontseilua, Autonomia Erkidegoko gorengo organo politiko eta administratiboa da, berari dagokiolarik botere betearazlea eta Andaluziako Juntako funtzio exekutibo eta administratiboa erabiltzea. Andaluziako Juntako Presidenteak, berau delarik kontseilua presiditzen duena, eta honek, kontseilaritza ezberdinetaz arduratzeko izendatutako kontseilariz osatua dago.
Gobernu kontseilua, astero asteartetan biltzen da.
Kontseilaritzak [aldatu]
Egungo legegintzaldian (2008-2012), Andaluziako Junta honako 15 Kontseilaritzok osatzen dute, lehentasunaren arabera, ordenatuak:
Egungo Gobernu Kontseilua, 2009ko apirilak 24an osatu zen, aurreko Presidenteak, Manuel Chavesek, Estatuko gobernuan Ministro izateko dimititu ondoren. Presidenteak, 15 kontseilari izendatu zituen, eta presidenteorderik ez.
| Kontseilaritza | Kontseilaria | Eskumenak |
| Andaluziako Juntako Presidentea | José Antonio Griñán Martínez |
|
| Presidentzia Kontseilaritza |
Antonio Ávila Cano | Presidentearen eta Gobernuaren laguntza politiko tekniko eta juridikoa, protokoloa, Presidentziaren kudeaketa ekonomikoa, komunikazioa, Andaluziako Juntako Aldizkari Ofiziala |
| Gobernazio Kontseilaritza |
Luis Pizarro Fernández | Kontseiluaren akzioaren antolaketa segurtasun eta larrialdi zerbitzuen arloan, hauteskunde eta kontsultetan, ikuskizun eta aisialdkiko aktibitateetan, borondatetza, droga menpekotasun eta animalien babesean. |
| Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritza |
Carmen Martínez Aguayo | Politika ekonomiko eta finantzarioa, eduki ekonomiko eta finantzarioko ekintzen programazioa, jarraipena, ebaluazioa, antolaketa eta egiaztatzea, horien artean, Juntaren Aurrekontuak. |
| Hezkuntza Kontseilaritza |
María del Mar Moreno Ruiz | Lehen eta bigarren heziketa, lanbide heziketa. |
| Justizia eta Herri Administrazio Kontseilaritza |
Begoña Álvarez Civantos | Legegintza, Tokiko eta Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Juntaren aritze publikia, hiritarren partehartzea, Administrazioaren kontrola, Erkidegoko administrazioaren politika informatikoa (ekonomia eta ogasun arloei dagokiena izan ezik). |
| Berrikuntza, Zientzia eta Enpresa Kontseilaritza |
Martín Soler Márquez | Goi heziketa, ikerketa zientifikoa eta berrikuntza teknologikoak, enpresei laguntza I+Drako, informazioaren gizartea, industria, energia, meatzeak, kooperatibak, tokiko sustapenak eta teknologikoak, elkarlaguntza ekonomikoa eta merkatuen garapena. |
| Herri Lan eta Garraio Kontseilaritza |
Rosa Aguilar Rivero | Lan publikoa, azpiegiturak eta errepide, trenbide itsaso eta aireko garraioen antolakuntza. |
| Enplegu Kontseilaritza |
Antonio Fernández García | Lan harrmenak, laneko segurtasun eta osasuna, Andaluziako Lanbide Zerbitzuaren zaintza, autolanbide politikak, UTEDLTeko sarea (tokiko garapena eta teknologikoa landa tokietan). |
| Osasun Kontseilaritza |
María Jesús Montero Cuadrado | Osasun eta garbitasun publikoa, ospitaleak eta kontsumoa. |
| Nekazaritza eta Arrantza Kontseilaritza |
Clara Eugenia Aguilera García | Nekazaritza, abeltzaintza, nekazalelikadura, landa garapena eta arrantza, akuikultura eta nekazaritza eta abeltzaintza ikerketa. |
| Etxebizitza eta Lurralde Antolakuntza Kontseilaritza |
Juan Espadas Cejas | Etxebizitza eta arkitektura, hirigintza, lurraldearen antolakuntza eta kartografia. |
| Turismo, Merkataritza eta Kirol Kontseilaritza |
Luciano Alonso Alonso | Turismoaren, merkataritzaren, artisautzaren eta kirolaren plangintza, sustapena eta garapena. |
| Berdintasun eta Ongizate Sozialerako Kontseilaritza |
Micaela Navarro Garzón | Familia, hirugarren agina, minusbaliatuak, gizarteratze soziala, prestazio ez zergaemaileak, tratu eta aukera berdintasuna. |
| Kultura Kontseilaritza |
Rosario Torres Ruíz | Artea eta kultura, historia, bibliografia, soinu eta irudi ondarea, museoak. |
| Ingurugiro Kontseilaritza |
María Cinta Castillo Jiménez | Ingurugiroaren, uraren, gune naturalen, abereen bideen, mendi publikoen eta ehiza barrutien babesa eta ehiza kontrola. |
| Iturria: Andaluziako Junta | ||
Andaluziako Arartekoa [aldatu]
Andaluziako Arartekoa, betebehar nagusi bezala, Andaluzian, Espainiako Konstituzioko lehen tituluan ezartzen dire eskubide eta askatasunak babestu eta defendatzea duen instituzio bat da. Horretarako, udaletxeak, Aldundiak eta Andaluziako Junta ikuskatzeko ahalmena du. Andaluziako Arartekoa, Andaluziako Legebiltzarrak aukeratzen du bere funtzioa bost urtez bete dezan, berriztua izan daitekeen tartea. Gaur egun, kargu hau, José Chamizo de la Rubiak betetzen du.
Kontsulta Kontseilua [aldatu]
Andaluziako Kontsulta Kontseilua, Gobernu Kontseiluko eta Andaluziako Juntako Administrazioko, bere organismoak barne, kontsulta organo gorena da. Gainera, tokiko entitateen eta hauen mende dauden zuzenbide publikoko erakundeen eta unibertsitate publiko andaluziarretako laguntza organo gorena da. Kontsulta Kontseiluak, bere funtzioak, autonomia organiko eta funtzionalarekin beteko ditu.
Andaluziako Ikusentzunezkoen Kontseilua [aldatu]
Ikusentzunezkoen Kontseilua, Andaluzian, ikusentzunezko komunikabideetan, pribatu zein publikoetan, estatutuan eta Espainiako Konstituzioan adierazita dauden balore, askatasun eta eskubideak errespetarazteaz arduratzen den ikusentzunezko autoritate independentea da, baita ikusentzunezkoei eta publizitateari dagokion arautegia betearazteaz ere.
Juntako Presidenteak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Garai aurreautonomikoa: 1981eko urrian Autonomia Estatutua onartua izan aurretik.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)Andaluziako Junta.
- (Gaztelaniaz)Andaluziako Legebiltzarra.