Andaman itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LocationAndamanSea.png

Andaman Itsasoa (birmanieraz မုတ္တမ Mottama, tailandieraz ทะเลอันดามัน Thale Andaman, malaysieraz eta indonesieraz Laut Andaman) Indiako Ozeanoaren besoa da Bengalako golkoaren hego-ekialdean, Myanmarreko hegoaldean, Thailandiako mendebaldean eta Andaman Uharteen ekialdean kokatuta. Azken uharte hauetatik dator bere izena.

Iparraldetik hegoaldera ia 1.200 kilometro ditu eta ekialdetik mendebaldera 650, hau da 797.700 km² area du. Batez besteko sakonera 870 metrokoa da eta punturik sakonena 3.777 metrotara dago.

Hego-ekialdean, Andaman Itsasoak Malakako itsasartea du, Sumatra eta Malaya Penintsula banatzen duena.

Koordenatuak: 10°28′N 95°41′E / 10.467°N 95.683°E / 10.467; 95.683

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak