Andaman uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andaman uharteak espaziotik ikusita.

Andaman uharteak[1] Bengalako golkoan dagoen uhartedia da. Uharteek Indiako Andaman eta Nicobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira, Port Blair hiriburua duena. Uhartediak 1991an 314.239 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaman uhartediak 204 uharte ditu. Asia kontinentalean dagoen Hooghly ibaiaren bokaletik 950 km eta Myanmarreko Negrais lurmuturretik 193 kilometrotara daude; Sumatrako iparraldeko muturretik 547 kilometrotara daude. Uharte kateak 352 km luzera eta 51 km zabalera. Guztira 6408 km² azalera dute.

Uhartediko bost uharte nagusiak Andaman Handia dute izena. Iparraldetik hegoaldera, honako hauek dira:

Bestetik iparraldeko muturrean Landfall uharteak daude, Cleugh pasabideak aldenduak; Interview uharteak, Interview pasabideak aldenduak; Labirinto uharteak, Elphinstone pasabideak aldenduak; Ritchie uhartedia, Diligent itsasarteak aldendua eta Kwangtung eta Tadma Juru itsasarteek zeharkatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Andaman uharteak