Anders Celsius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anders Celsius

Anders Celsius (1701eko Azaroaren 27, Ovanåker - 1744ko Apirilaren 25, Ovanåker) fisikari eta astronomo suediarra. 1730etik hil zenera arte astronomia-irakaslea izan zen Uppsalako Unibertsitatean. Uppsalako behatokiaren eraikuntza gainbegiratu zuen eta 1740an hango zuzendaria izendatu zuten. 1744an, tuberkulosiak jota hil zen.

Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1733an 316 aurora borealen behaketen bilduma argitaratu zuen. 1736an, espedizio batekin Laponiara joan zen arko-meridianoa lurtarra neurtzera. Han, poloetan Lurraren erradioa txikiagoa dela frogatu zuen, Isaac Newtonek esandakoa.

Celsius, termometroaren eskala ehundarreko sortzailea da. 0°C eta eta 100 °C baloreak uraren urtze/izozte eta irakite/lurrintze mugei ezarri zien. Zero gradu zentigradu esaten zaio gaur egun edo zero Celsius gradu uraren izozte-puntuari (atmosfera baten presiopean). Bestalde, 100 °C, ehun gradu zentigradu edo ehun Celsius gradu esaten zaio, uraren irakite-puntuari (atmosfera baten presiopean).


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Anders Celsius