Andijan probintzia
|
Andijan |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Andijan
40°45′″N 72°10′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 40°45′″N 72°10′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
||
| uzbekeraz | Andijon viloyati, Андижон вилояти | ||
| Azalera |
4.200 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.899.500 (2005) 452 bizt/km² |
||
Andijan (edo Andijon) probintzia Uzbekistango probintzietako bat da, herrialdearen ekialdean kokatua, Fergana ibarraren ekialdean. Mugakide ditu Kirgizistan, Fergana probintzia eta Namangan probintzia. Eremuak 4.200 km² hartzen ditu, ia guztia basamortua. Bertan 1.899.000 biztanle inguru bizi dira, Uzbekistango populatuena.
Probintzia 14 barrutitan banatua dago. Hiriburua Andijan da (350.000 bizt). Beste hiri nagusiak honakoak dira: Asaka (Leninsk), Xonobod, Shahrixon (Moskovski) and Qorasuv.
Bertako klima kontinentala da, neguko eta udako tenperaturen artean alde handiarekin
Bertako natura baliabideen artean petrolioa, gas naturala, ozokerita eta kareharria daude. Uzbekistango beste eskualde batzuen antzera, Andijanen kotoi, zereal, bazka-landare, barazki, meloi, kuia, patata, arto, fruta eta mahats landaketak dira nagusi. Gainera, bertan dago Erdialdeko Asiako lehenengo auto-muntaketa fabrika, UzDaewoo uzbekistandar-korear enpresak Asakan irekia. Bertan Nexia eta Tico autoak eta Damas minibusak ekoizten dira.
| Uzbekistango probintziak | ||
|---|---|---|
|
Andijan • Bukhara • Fergana • Jizzakh • Namangan • Navoiy • Qashqadaryo • Samarkanda • Sirdaryo • Surxondaryo • Tashkent • Xorazm |
||