Andoche Junot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Junot

Frantses jenerala (Bussy-le-Grand, Burgundia, 1771 - Montbard, 1813). Napoleonen ondorengo jeneral nagusietakoa eta Abrantesko dukea izan zen. Egiptoko ekinaldian Napoleonekin ibili zen, eta Parisko gobernaria (1804) eta Portugalgo frantses armadako buruzagi nagusia izan zen ondoren (1806-1808). Abrantesko Gudua irabazi zuen Portugalen, ingeles ostearen aurka (1807), eta Lisboako hirian sartu zen ondoren. Ingelesak nagusitu zitzaizkion Vimeiroko Guduan, eta kapitulazioa izenpetu behar izan zuen Sintran (1808ko abuztua). Espanian eta Errusian egon zen ondoren. Iliriako Probintzietako gobernaria zen burua galdu eta erretiratu zutenean (1813). Bere buruaz beste eginda hil zen urte berean.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak