Andolin Eguzkitza
Wikipedia(e)tik
Andolin Eguzkitza (Santurtzi, Bizkaia, 1953ko abenduaren 6a- Bilbo, 2004ko martxoaren 24a) idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiako kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa.
Bestela, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1997an, eta kargu hartan egon zen 2001 arte.
Langile porrokatua, euskalkiak eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen, tartean kataluniera.
Halaber, Aralar alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen.
Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen 2004an, 50 urte besterik ez zuela, bizileku zeukan Bilbon.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
[aldatu] Olerkiak
- "Orhiko mendirantz urratsez urrats" 1986, Pamiela
- "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" 1993, Susa
- "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki". 2004, Susa
[aldatu] Antologia
- "Quan plou en les entranyes / Erraietan barrena euria egiten digunean" 2001, Brosquil.

