Andoni Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andoni Alonso (Gasteiz, Araba, 1966) irakaslea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofian, Wittgenstein eta Arte Modernoa tesiarekin, doktore-titulua lortu zuen. Bere azkeneko azterketak telekomunikazioen arloan garatu ditu, eta horretarako Estatu Batuetara bidaiatu du. Gaur egun, Caceresko Unibertsitatean irakasle da. Haren azken lanak: La Nueva Ciudad de Dios (2002) eta Carta al Homo Ciberneticus (2003), biak Iñaki Arzozekin batera idatziak.

Erreferentziak