Andoni Urzelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Urzelai

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1967ko urtarrilaren 18a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 690

Andoni Urzelai Eraña (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967ko urtarrilaren 18a - ) euskal idazlea eta telebista errealizadorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran bi liburu argitaratu zituen, Haginkadaka eta Zirkulua. Lehenengoarekin Irun Hiria literatur saria irabazi zuen.[1] 2015ean gazteleraz atera zuen aurreneko liburua, Demencia izena duena, bertan gaur egungo gizartea aztertzen du.[2] Urte berean Karanbola toxikoak ipuin liburua atera zuen.[3][4] 2022ko martxoan liburu berria atera du, Ametsen trafikatzailea izena duena. "Fabula hiperboliko" gisa definitu du.[5]

Telebistan ere lan egin du, hainbat programatan errealizadorea izan baita, "Bricomanía" edo Karlos Argiñanoren programetan esate baterako.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haginkadaka (2002, Kutxa)
  • Zirkulua (2004, Erein)
  • Demencia (2015, Baile del sol)
  • Karanbola toxikoak (2015, Susa)
  • Ametsen trafikatzailea (2022)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irun Hiria (2002)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Andoni Urzelai: «Famatu ez dena, ez da ezer gizartean»» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) «ENTREVISTA A ANDONI URZELAI CON SU "DEMENCIA" PARA GARA» Patxi Irurzun 2015-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. «Susa literatura - Andoni Urzelai» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. Elustondo, Ihintza. «Keinu bihurria errealitateari» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. Alzuru, Jone Bastida. «Surrealista bezain errealista» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]