Andoni Zubizarreta
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andoni Zubizarreta Urreta | |
| Jaio | 1961eko urriaren 23a | |
| Gasteiz (Araba) | ||
| Posizioa | atezaina | |
| Garaiera | 187 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1978-1979 1979-1980 1980-1981 1981-1986 1986-1994 1994-1998 |
Aretxabaleta Deportivo Alaves Bilbao Athletic Athletic FC Barcelona Valencia FC |
|
Andoni Zubizarreta (Gasteiz, Araba, 1961eko urriaren 23a) futbolari ohia da, eta Bartzelona Futbol Klubeko gaur egungo zuzendari teknikoa. Gasteiztarra jaiotzez, Aretxabaletan igaro zuen haurtzaroa.
Bizitza [aldatu]
Deportivo Alaves taldeko harrobitik ateratako atezaina da, eta Athleticen zaildu zen Jose Angel Iribarren eskutik.
1981-1982 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Atletico de Madrid taldearen aurka. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1981etik 1986. urtera bitarte. Athletic taldearekin bi Liga eta Errege Kopa bat irabazi zituen.
Bere arorik oparoena 1986tik 1994ra bitartekoa izan zen, FC Barcelona taldearekin, lau Liga eta bi Errege Kopa irabazi baitzituen, baita 1989ko Europako Errekopa, 1992ko Europako Kopa eta 1993ko Superkopa ere. 1994an Valencia taldeak fitxatu zuen.
Horrez gain, Espainiako selekzioarekin 126 aldiz jokatu zuen, hiru Munduko Txapelketa: Mexiko 86, Italia 90 eta AEB 94. Nazioartean ere bi Eurokopa jokatu ditu: Alemania 88 eta Ingalaterra 96. Espainiako Ligan errekor anitz ditu Zubizarretak: Ligan -622- eta selekzioarekin -123- partida gehien jokatu dituen jokalaria da. 1998. urtean erretiratu zen futbol profesionaletik.
Taldeak [aldatu]
- 1978-1979: Aretxabaleta
- 1979-1980: Deportivo Alaves
- 1980-1981: Bilbao Athletic
- 1981-1986: Athletic
- 1986-1994: FC Barcelona
- 1994-1998: Valencia FC
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
