André Brink

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
André Brink.

André Philippus Brink (Vrede, Estatu Askea, Hegoafrika, 1935eko maiatzaren 29a) hegoafrikar idazlea da, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetatik britainiarren nagusitasun politikoaren eta kulturalaren kontra borrokatzen zuen Ruiterwag mugimenduko kide izan zen. 1958an, Brinken lehenengo eleberriaren ondoren, Sestigers (1960ko hamarraldiko idazleak) mugimenduko idazleen ordezkaritzat hartu izan zen. Idazle horiek eleberri errealistaren gaiak eta azaltzeko moduak hausten zituzten.

Sorbonan ikasi zuen, eta hainbat egonaldi egin zituen Frantzian. Egonaldi horien ondorioz indartu egin ziren Brinken lanetan Sartreren existentzialismoaren eta Nouveau romanen eragina. "Enbaxadorea" (1963), "Orgia" (1965), "Eguerdia" (1969), "Bihurria" (1970), "Gaueko ezaguera" (1973) lanak debekatu egin zituen gobernuak, eta baita bere antzerki-lan militanteak ere. Azken horretan, esate baterako, neskato ingeles baten eta beltz intelektual baten arteko maitasunezko harremana azaltzen du. 1997an itzuli zen antzerkira Jogger lanarekin.

Ondorengo kontakizunek berehala izan zuten oihartzuna mundu osoan: "Gauaren gogorrenera" (1974), "Une bat haizean" (1976), "Euri zurrumurruak" (1978). Brinken lan guztietan apartheidaren eraginez gertatzen den kulturen eta zibilizazioen arteko borroka azaltzen da, eta gogoeta egiten du horren inguruan: "Isiltasun nahasia" (1982), "Izurriaren harresia" (1984), "Setio egoerak" (1988), "Izu ekintza" (1991), Adamastor (1993), "Hondarrezko irudiak" (1996), "Deabruaren harana" (1998). "Itzulera Luxenburgoko lorategira" (1996) saiakera-lanean Hegoafrikako demokraziaren lehenengo bost urteen laburpena egiten du.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • File on a Diplomat (1967)
  • The Ambassador
  • Looking on Darkness
  • An Instant in the Wind (1976)
  • Rumours of Rain (1978)
  • A Dry White Season (1979)
  • A Chain of Voices (1981)
  • Mapmakers: Writing in a State of Siege (1983)
  • The Wall of the Plague (1984)
  • A Land Apart: A South African Reader (1986)
  • States of Emergency (1988)
  • An Act of Terror (1991)
  • The First Life of Adamastor (1993)
  • On the Contrary (1993)
  • Imaginings of Sand (1996)
  • Reinventing a Continent: Writing and Politics in South Africa (1996)
  • Devil's Valley (1998)
  • The Novel: Language and Narrative from Cervantes to Calvino (1998)
  • The Rights of Desire (2000)
  • Anderkant die Stilte (2002)
  • Before I Forget (2004)
  • Praying Mantis (2005)
  • The Blue Door (2006)
  • Other Lives (2008)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mondello saria (Italia)
  • Prix Médicis Etranger (Frantzia)
  • 1976 Booker saria (An Instant in the Wind).
  • 1978 Booker saria (Rumours of Rain).
  • 1980 Martin Luther King Memorial saria
  • 2003 Alan Paton Award saria (The Other Side of Silence).
  • 2003 Commonwealtheko idazleei saria (The Other Side of Silence).
  • 2005 Commonwealtheko idazleei saria (Before I Forget).
  • 2006 Commonwealtheko idazleei saria (Praying Mantis).
  • 2006 Commonwealtheko idazleei saria (Praying Mantis).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Brink Aldatu lotura Wikidatan