André Bruyère

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Bruyère
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBloch
JaiotzaOrléans1912ko apirilaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 4. barrutia1998ko apirilaren 12a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta Frantziako Erresistentziako kidea
Jasotako sariak

André Bruyère —jaiotza-izena: André Bloch— (Orléans, Frantzia, 1912ko apirilaren 17a - Paris, 1998ko apirilaren 12a) arkitektoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturako eskola berezian izan zen ikasle. Bruyère ezizena klandestinitatean hartu zuen. Frantziak nazien okupaziotik askatasuna lortu ondoren, Frantziako Erresistentziarekin edo deportazioarekin lotura zuten erakundeetan lan egin zuen. Gerra-garaiko biktimen monumentu nazionalaren proiektua egin zuen (1946), Mathausen kontzentrazio esparruaren frantses monumentua (1950) eta Fleury-Mérogisen deportatuen erresistentziako kideen Federazio nazionalaren zentroa (1948).

André Bruyèrek Architecture d´aujourd´hui aldizkariaren bigarren alea (Premiazko soluzioak gaiaren ingurukoa) zuzendu zuen eta aldizkari horretako erredakzio batzordeko kide izan zen 1975. urtera arte. Dekoratzaile gisa altzariak sortu zituen, apartamentuak eta dendak antolatu eta laurogei banketxetik gora apaindu zituen BNPrako. Hainbat etxebizitza pribatu eraiki zuen, Maussannen batez ere. Sausset-les-Pinsen (1967) etxebizitza sail bat eraiki zuen, Quibéroneko talasoterapia zentroa, Saint-Cyreko zientzia-fakultatea (1968), etab. Arrautza-itxurako etxe orratz baten proiektua proposatu zuen Beaubourg lehiaketan (1971).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]