André Cayatte
Wikipedia(e)tik
Zinemagile, idazle eta kazetari frantsesa (Carcassone, 1909 - 1989). Hainbat eleberri argitaratu zituen, dezenteko arrakasta lortuz, eta gidoiak idazten hasi zen segidan. Hortik zinema-zuzendaritzara igaro zen; auzi judizialak ageri dira sarritan abokatua ere bai baitzen bere filmetan: Justizia egin da (1950), Ez duzu inor hilko (1952), Dossier beltza (1955). Rhinen igarotzea filmagatik Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia eman zioten 1960. urtean. Beste film batzuk: Maitasunaz hil (1971), Epaia (1974), Estatu arrazoia (1978).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.