André Dewavrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Dewavrin

Kanpo Dokumentazio eta Kontra-Espioitza Zerbitzuako zuzendari

1945eko abenduaren 28a - 1946 - Henri Ribière (en) Itzuli
Direction générale des études et recherches (en) Itzuli zuzendari

1945eko apirilaren 19a - 1945eko abenduaren 28a
Jacques Soustelle
Bureau Central de Renseignements et d'Action (en) Itzuli zuzendari

1940ko uztaila - 1943ko azaroaren 27a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndré Lucien Charles Daniel Dewavrin
JaiotzaParisko 16. barrutia1911ko ekainaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris1998ko abenduaren 20a (87 urte)
Hobiratze lekuaNeuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, militarra eta Frantziako Erresistentziako kidea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Passy
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduacolonel (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

André Dewavrin (Paris, 1911ko ekainaren 9a - Paris, 1998ko abenduaren 20a) frantses ofiziala izan zen.

Eskola Politeknikoko ikasle izan zen, eta ingeniari-taldeko kapitain. 1940an, Norvegian frantsesek eta britainiarrek izan zuten esku-hartzean parte hartu zuen. Urte horretan bertan De Gaulle jeneralaren aginduetara jarri zen, Passy ezizenarekin. Frantzia okupatuko informazio-zerbitzuko buru izan zen, britainiar Intelligence Service (IS) zerbitzuarekin elkarlanean. Ikerketa-zerbitzu bat sortu zuen, 1942an informazio- eta ekintza-bulego nagusi bihurtu zena (BCRA, Bureau Central de Renseignements et d'Action). BCRAren bidez, De Gaulle jeneralak Erresistentziaren ekintzak koordinatu zituen Frantzian. 1943an, BCRAk Zerbitzu Berezien Zuzendaritza Batzordea (DGSS, Deuxième Bureau de l'État-major général) osatu zuen Aljerian, Jacques Soustelle buru eta Passy laguntzaile tekniko zirela. 1944an, Passy Londresera itzuli zen, eta han Koenig jeneralaren estatu nagusiko buru izendatu zuten. Urte horretan bertan, zerbitzu berezitako buru bihurtu zen Ikasketa eta Ikerketa Zuzendaritza Orokorrean (DGER). 1946an utzi zituen bere karguak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]