André Dhôtel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses idazlea (Ardenak, 1900 - Paris, 1991). Filosofiako irakaslea izan zen Grezian eta Frantzian. Gaztetan Arthur Rimbauden eragina izan zuen, eta bere uzta aberatsean hainbat liburu eskaini zizkion: L´œuvre logique de Rimbaud saiakera (1933, Rimbaud-en obra logikoa), eta Rimbaud et la révolte moderne (1952, Rimbaud eta matxinada modernoa). Lehen eleberria 1930. urtean argitaratu zuen (Campements). Liburu entzutetsuenetako bat hauxe da: Le Pays où l´on n´arrive jamais (Sekula iritsiko ez zaren herrialdea). Liburu horrek Fémina saria jaso zuen 1955ean, eta helduei nahiz haurrei zuzentzen zaien liburu horietako bat da. Beste lan batzuen artean ditu: Le Village pathétique (1943, Herri patetikoa), Les Rues dans l´aurore (1945, Kaleak egunsentian), Les Chemins du long voyage (1949, Bidaia luzearen bideak), Les Aventures de Julien Grainebis (1958, Julien Grainebis-en abenturak), Pays natal (1960, Jaioterria), Le Soleil du désert (1973, Basamortuko eguzkia) eta Bonne nuit Barbara (1979, Gabon Barbara).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]