André Giraud

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Giraud

Bizitza
JaiotzaBordele1925eko apirilaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLevallois-Perret1997ko uztailaren 27a (72 urte)
Hobiratze lekuaLevallois-Perret Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
École nationale supérieure des mines de Paris
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaErrepublikaren Aldeko Batasuna

André Giraud (Bordele, 1925eko apirilaren 3a - Levallois-Perret, 1997ko uztailaren 27a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako Petrolioaren Institutuan (Industria Ministerioa) aritu zen urte askoan (1951-1964), eta segidan Erregaien zuzendaritzan (1964-1969). 1970etik 1978ra Energia Atomikoaren Batzordeko (CEA) administratzaile nagusi izan zen. Industriako ministro izendatu zuten 1978an, eta Frantziako programa nuklearraren bultzatzaile izan zen. Irakaskuntzan jardun ondoren, 1986an itzuli zen politikagintzara (Defentsa Ministeriora). Gaullista sutsua zen, eta Frantziaren independentzia (ekonomikoa, militarra, energetikoa) izan zuen beti jomuga.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]