André Kertész
Wikipedia(e)tik
Hungariar argazkilaria (Budapest, 1894 - New York, 1985). Argazkilaritza modernoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan da. Merkataritza ikasketak egin zituen, eta Budapesteko Burtsan lan egin zuen. Lehen soldatarekin argazki-makina erosi zuen, eta zeregin horretara jarri zen. Bere argazkietan denetarik ikus daiteke: kaleko irudiak, herrixketako bizimodua, haurrak, animaliak, paisaiak... eguneroko irudi arruntak. 1925ean Parisera joan zen, eta han egin zuen lanik oparoena. Lehen argazki-erakusketa 1927an egin zuen Parisen. Vu argazki-aldizkariko lankide garrantzitsuenetako bat izan zen. Berari eskainia izan zen Georges Pompidou eraikineko lehen argazki-erakusketa. 1944an Estatu Batuetako hiritartasuna lortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.