André Leroi-Gourhan
Wikipedia(e)tik
Frantses etnologoa (Paris, 1911 - 1986). Sorbonako irakasle izan zen 1953az geroztik. Hizkuntza, historia eta antropologiako metodoak erabili zituen historiaurrea aztertzeko. Frantses kolonietako etnologian eta Paleolitoko aztarnetan oinarrituak dira haren lan interesgarrienak. Obra nagusiak: Milieux et techniques (1945, Bitartekoak eta teknikak), Le Geste et la Parole (1964-1965, Keinua eta Hitza) eta La Préhistoire de l´art occidental (1965, Sartaldeko artearen historiaurrea).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.