Andra Mari basilika (Portugalete)
Andra Mari basilika Portugaleten kokaturiko basilika kristaua da, estilo gotiko-pizkundetarra duena. Alde Zaharra auzoan dago.
Tenplu xeheago baten gainean eraiki zen, 1322an Haroko Maria Diaz Bizkaiko anderea zenaren hiri-agirian zegoen agindua betetzen.
Basilika-oinplano du eta hiru zintzilikariozko absidea. Barruan gurutzeria-ganga eta kanpoan kontrahormez lotutako arbotanteak ditu.
Ate biak pizkundetarrak dira. Egungo kanpandorrea ez da jatorrizkoa Hirugarren Gerra Karlistan txikitu zutelako.
Barruan erretaula nagusia (1533-1550) eta XIV. mendeko Andra Mariaren zurezko estatua ditu.
Basilikako organoa 1903an Didier frantses egileak egin zuen, Bilboko Donejakue Katedralarenarekin batera Bizkaiko onenetarikoak izanda.
Basilika titulua 1950ean Pio XII.ak eman zion.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Portugaleteko udalaren webgunea