Andrast

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andrast, sindarinez "Kostalde Luzea" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Gondorreko eskualde eta feudo bat da, Ras Morthil ere deitua. Gondorreko mendebaldean Belegaer itsasoan irtetzen den penintsula luze bat da, eta Belfalaseko Badiaren mendebaldeko muturra da.

Andrasten, Numenortarrek, sutzar bat jarri zuten, beti piztuta zegoena, Numenorreko marinelei, badiarako sarrera aurkitzea ahalbidetzeko. Horretaz gain, goarnizio militar bat ere ezarri zuten, eta itsasontzi txiki eta txalupei, uharteetatik iristen ziren itsasontzi handiei jakiak eramatea ahalbidetzen zuen ainguraleku bat.

Penintsula horretan, baina, zehazkiago, eskualdea inguratzen zuten basoetan ezarri ziren Druedainak, Ered Nimrais iparraldeko bere bizilekuetatik kanporatuak izan ondoren, Gondorreko gizonek Druaith laur edo "Pukel Lurralde Zaharra" bezala ezagutu zutenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]