Andre Maria Zuberoakoa baseliza
Wikipedia(e)tik
Andre Maria Zuberoakoa baseliza (gaztelaniaz Nuestra SeƱora de Zuberoa) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen santutegia da, Gardeko (Erronkari) herrigunetik gutxi gorabehera 3 kilometrora dagoena.
Elizaren barruan Andre Mariaren XIII. mendeko irudi erromanikoa dago, baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna den arren. Eraikinaren egoera txarra zela eta, behera bota eta berreraiki egin zuten XVII. mendearen amaieran. 1702an bukatu zuten.