Andre Maria Erregina eliza (Zangoza)

Koordenatuak: 42°34′37″N 1°17′07″W / 42.577037°N 1.285301°W / 42.577037; -1.285301
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:18, 18 urtarrila 2016
Andre Maria Erreginaren eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Santa Maria Erreginaren elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZangoza
Koordenatuak42°34′37″N 1°17′07″W / 42.577037°N 1.285301°W / 42.577037; -1.285301
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaQueen of Heaven (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-385
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000056
385
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Andre Maria Erreginaren eliza edota Santa Maria Erreginaren eliza Nafarroako Zangotza udalerrian dagoen eliza bat da. Herrigunearen mendebaldeko sarreran dago, Kale Nagusiaren 1. zenbakian, Santa Maria edo Burdinezko zubiak Aragoi ibaia zeharkatzen duen lekuan.

Nafarroako Kultura Ondasuna izendatua dago. Bere Atari ikusgarriak ospe handia du, bertan Azken Epaia modu harrigarrian irudikatuta baitago.[1]

Eraikina

XII-XIV. mendeen artean Kale Nagusiko mutur batean eraikitzen hasi zen. Jada, 1889an Espainiako Monumentu Nazional izendatua izan zen, bere Atari ikusgarria benetako harrizko erretaula bat da eta Iberiar Erromanikoaren adibide harrigarrienetako bat da. Bertan, Azken Epaiaren irudiak daude. Portada egiteko lanetan, bi maisu ezagun hauek aritu ziren: San Juan de la Peñakoa, goiko aldea landu zuena, eta Leodegarius, beheko aldea egin zuena.[2]

Atariaren ikuspegia.

Itxura dotore eta neurri ertainetako eraikina da, erromanikoa eta gotikoaren arteko iragate garaian eraiki zen. Gurutzaduradun hiru nabez eta dorre oktogonal batez osatua dago, bere barnean beste hainbat gauza erakargarri ere badituelarik: esate baterako, plateresko estiloko erretaula nagusia eta prozesio irudi gotiko aberats ugari ere bai.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Maria Erregina eliza (Zangoza) Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa