Andrea Cesalpino
Wikipedia(e)tik
Andrea Cesalpino Italiako ikerlaria eta sendagilea (Arezzo, 1519 - Erroma, 1603). Pisako lorategi botanikoko zuzendaria izan zen. William Harveyren lanak iragarri zituen odolaren zirkulazioari buruz eginiko ikerketen bidez, eta Lineoren aurkikundeen aitzindari izan zen botanika-arloan erabilitako metodoari dagokionez (landareen ezaugarri morfologikoetan oinarritua). Landareen organoetako sexua bereizi zuen lehen ikertzailea izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.