Andrea Cesalpino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Cesalpino
Andrea Cesalpino

Andrea Cesalpino Italiako ikerlaria eta sendagilea (Arezzo, 1519 - Erroma, 1603ko otsailaren 23a). Pisako lorategi botanikoko zuzendaria izan zen. William Harveyren lanak iragarri zituen odolaren zirkulazioari buruz eginiko ikerketen bidez, eta Lineoren aurkikundeen aitzindari izan zen botanika-arloan erabilitako metodoari dagokionez (landareen ezaugarri morfologikoetan oinarritua). Landareen organoetako sexua bereizi zuen lehen ikertzailea izan zen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Cesalpino Aldatu lotura Wikidatan