Andrea Gabrieli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andrea Gabrieli.

Andrea Gabrieli (Venezia, Italia, 1515 - 1586) musikagilea izan zen. XVI. mendeko Veneziako musikagilerik handienetakoa, C. Merulorekin batera.

Veneziako San Marko basilikako abeslari izan zen lehenbizi, eta hango organo-jotzaile ondoren. Lan gehienak Bavarian egin zituen. Polifonian berrikuntza handiak egin zituen, Lassusen artea bazterrera utzita. Musika profanoa idatzi zuen (madrigal 3, 5 eta 6 ahotsetarakoak, greghesche, giustiniane, mascherate direlakoak), herri-musika batez ere, eta baita erlijio-musika ere. Kobrezko musika tresnetarako eta biolinerako musika idatzi zuen, batez ere. Venezian Lepantoko guduko garaipena (1571) ospatzeko egin ziren festetarako musika, eta Henrike III.a Frantziakoak (1574) egin zuen bisitaldirakoa idatzi zituen. Organorako sortu zituen intonazioni preludianti lanak koru preludioaren aitzindariak izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Gabrieli Aldatu lotura Wikidatan