Andrea Navagero

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:39, 16 apirila 2015
Andrea Navagero, Rafaelek egindako erretratua

Andrea Navagero (Venezia, 1483 - Blois, Loir-et-Cher, 1529ko maiatzaren 8a) Veneziako poeta, humanista eta diplomatikoa izan zen. 1525-1528 urteetan Veneziako Errepublikako enbaxadore izan zen Karlos V.a enperadorearen aurrean, Espainia Adrian VI.a aita santuak bultzaturiko aliantza katolikoan sartzeko ahaleginetan. Bere Il viaggio fatto in Spagna et in Francia (Espainian eta Frantzian barrena eginiko bidaia, 1563an argitara emana) liburuan, ohar interesgarriak eman zituen Espainiako, Nafarroako eta Frantziako erresumetan barrena eginiko bidaia hartan ezagututako herriei eta lurraldeei buruz, eta datu garrantzitsuak eskaini zituen Euskal Herriari buruz (Gasteizez, Gipuzkoaz eta Baionaz bereziki).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Navagero Aldatu lotura Wikidatan