Andrea Pisano
Wikipedia(e)tik
Andrea Pisano, batzuetan Andrea da Pontedera gisa ezaguna (Pontedera, Pisatik hurbil, Italia, 1290 inguru - Orvieto, 1349), italiar eskultorea eta arkitektoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Pisako hirian ikasketak egin ondoren Florentziara jo zuen, eta Bataiotegiko brontzezko atea landu zuen han (1336). Katedraleko kanpandorreko bigarren eta hirugarren mailak altxatu zituen ondoren, eta Orvietoko katedraleko aurrealdea egin zuen azkenik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.