Andrea Pozzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Ignazioren apoteosia
San Ignazio elizako bobeda (Erroma)

Andrea Pozzo (Trento, 1642ko azaroaren 30a - Viena, 1709ko abuztuaren 31) italiar pintorea eta arkitektoa izan zen.

Jesusen Lagundian sartu zen, eta ordena horretako elizak dekoratu zituen nagusiki. Lombardian egin zituen ikasketak, eta Erromara jo zuen 1681ean. Erromako San Ignazio eliza dekoratu ondoren (1685, San Ignazioren apoteosia), Modenan, Turinen, Mondovin, Napolin eta Vienan jardun zuen. Perspectiva pictorum obra eman zuen argitara 1698an, Barrokoko pintoreengan eragin handia izan zuena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Pozzo Aldatu lotura Wikidatan