Andrea Solari
Wikipedia(e)tik
Andrea Solari edo Andrea Solario (Milan, 1460 inguruan - ?, 1520 inguruan) italiar pintorea izan zen.
[aldatu] Biografia
Lehenengo lanak bere anaia Cristofanorekin egin zituen. Venezian, Frantzian eta Flandrian lan egin ondoren Milana itzuli zen.
Konposizioa eta koloreen erabilera bikaina dira Solarioren ezaugarri nagusiak (Lonbardiako eskolako kolorista onenetakoa izan zen); aipagarria da batez ere Veneziako eskolak eta Leonardo Da Vincik Solarioren lanetan izan zuten eragina.
Haren lan nagusiak: Igokundea, Ama Birjina eta Haurra San Jose eta San Jeronimorekin, Egiptorako ihesa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.