Andreas Osiander

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andreas Osianderren erretratua.

Andreas Osiander —jaiotza izenaz, Andreas Hosemann— (Gunzenhausen, Alemania, 1498 - Königsberg, Ekialdeko Prusia —gaur egun Kaliningrad, Errusia—, 1552) filosofoa eta teologoa izan zen. Luteranismoa onartu zuen, eta Erreforma Protestantearen aitzindarietako bat izan zen. 1539an, beste teologo protestante batzuekin, Augsburgoko Dietaren erreformaren alde agertu zen.

Lan aipagarriak: Evangelienharmonie, Conjecturae de ultimis temporibus ac de fine mundi eta De justificatione. Astronomian eta matematiketan aditua zen, eta Kopernikoren De revolutionibus orbium caelestium lana argitaratu zuen.

Erreferentziak [aldatu]