Andregoto Galindez
Wikipedia(e)tik
Andregoto Galindez (Oibar?, 900 - Oibar, 972). Aragoiko kondesa 922 eta 943 artean.
Galindo II.a Aznarez Aragoiko kondearen alaba zen. Ama Antsa Gartzia Iruñekoa zuen, Semeno leinuko Gartzia II.a Ximenezeko alaba.
Antso Gartzesek Aragoiko konderria okupatu zuenean, Andregotok arazo juridikoa azaldu zuen 919an bera baino askoz gazteago zen Gartzia I.a Nafarroakoarekin fedatuz.
943an ezkontza baliogabetu zen eta Gartzia I.a Nafarroakoa Aragoiko konde bihurtu zen. Bion semea Antso II.a Nafarroakoa Iruñeko errege eta Aragoiko konde bihurtu zen.
Andregoto 972an hil zen Oibarren bere dorretxean.
| Aurrekoa Galindo II.a Aznarez |
Aragoiko kondea 922-943 |
Ondorengoa Gartzia I.a Nafarroakoa |