Andrei Tupolev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tupolev, 1988ko posta-zigiluan

Andrei Nikolaievitx Tupolev (errusieraz: Андрей Николаевич Туполев; Pustomazobo, 1888ko azaroaren 10a – Mosku, 1972ko abenduaren 23a) errusiar ingeniaria izan zen. Zhukovskiren ikasle eta laguntzaile izan zen. 1918. urtean bere lehen monoplanoa egin zuen. Handik aurrera 100 hegazkin-mota baino gehiago egin ziren haren gidaritzapean. 1933. urtean "ANT 20" hegazkina egin zuen, garai hartako hegazkin handiena izan zena. 1937. urtean atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra eman zioten. Heriotza-zigorra kendu bazioten ere, kartzelan egon zen 1941. urtea arte, eta urte hartan aske utzi zuten. Hiru Stalin Sari eta Lenin Saria (1957) irabazi zituen erreazkiozko hegazkintzari buruz egin zituen lanengatik. Geroago "TU 95" bonba-hegazkina eta "TU 144" merkataritzarako hegazkin supersonikoa egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Tupolev Aldatu lotura Wikidatan