Andres Eliseo Mañarikua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andres Eliseo Mañarikua
Bizitza
JaiotzaBilbo1911ko azaroaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1988ko uztailaren 21a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Andres Eliseo Mañarikua Nuere (Askao kalea, Bilbo, Bizkaia, 1911ko azaroaren 10a1988ko uztailaren 21a) historialari eta apaiz katolikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko eta Logroñoko apaizgaitegietan Teologiako ikasketak egin ondoren, Zuzenbide Kanonikoan lizentziatu zen, Erromako Gregoriar Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko irakasle izan zen 1944. urtetik aurrera (Zuzenbidearen Historia, Erromatar Zuzenbidea, Bizkaiko Historia). Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide ere izan zen. Surge, Euskera, Scriptorium Victoriense eta Estudios Vizcaínos aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra nagusiak: Santa María de Begoña en la Historia Espiritual de Vizcaya (1950), Historiografía de Vizcaya, De Lope de Salazar a Labayru (1971), Álava, Guipúzcoa y Vizcaya a la luz de su Historia (1977), La Cristianización del País Vasco (1978), La Historia de Vizcaya en las Crónicas medievales (1984) eta Vizcaya, ss. VIII al XI. Orígenes del Señorío (1984).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]