Andrew Barton Paterson
Australiar poeta eta kazetaria (Narrambla, Hegoaldeko Gales Berria, 1864 - Sydney, 1941). Oso ezagun egin zen Australian, 1895. urtean argitaratutako The Man from Snowy River and Other Verses bertso-bildumari esker. Kazetari izan zen Hegoafrikako Boerren Gerren garaian eta berriemaile, halaber, Txinan eta Filipinetan. Sydney Evening News egunkariko editore zen 1904an eta Town and Country Journal egunkarikoa bi urte geroago. Lehen Mundu Gerraren garaian Europara abiatu zen eta Sydney Morning Herald egunkariarentzako egin zuen lan. 1905. urtean eman zuen argitara Australiako kantu herrikoien bilduma The Old Bush Songs: Composed and Sung in the Bushranging izenburupean. 1917. urtean Waltzing Matilda kantu ospetsua idatzi zuen, Saltbush Bill, J.P., and Other Verses bildumaren barnean. Harena da, halaber, gaztetxoentzako The Animals Noah Forgot bertso-bilduma (1933).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.