Andrij Xevtxenko
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andrij Mykolayovitx Shevtxenko | |
| Jaio | 1976ko irailaren 29a (35 urte) | |
| Yahotyn (Ukraina) | ||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 183 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1994-1999 1999–2006 2006-2009 2008-2009 2009- |
Dinamo Kiev AC Milan Chelsea FC AC Milan (utzita) Dinamo Kiev |
117 (60) 208 (127) 48 (9) 18 (0) 0 (0) |
Andrij Mykolayovitx Shevtxenko (Yahotyn, Kieveko oblasta, 1976ko irailaren 29a) futbolari ukrainarra da, Europako hoberenen artean dagoena gaur egun.
2004an "Urrezko Baloia" lortu zuen eta aurreko urtean UEFAko Txapeldunen Liga eskuratu zuen AC Milanekin. Honekin batera hainbat liga eta kopa tituluak lortu ditu Ukraina, Italia eta Ingalaterran. Halaber, Europako historian laugarren golegilerik onena da taldekako txapelketetan, Filippo Inzaghi, Raúl González eta Gerd Müller ondoren.
Bestela, Ukrainako selekzio nazionalarekin final-lardenetara iritsi zen 2006ko Munduko Futbol Txapelketa, bere herrialdeko taldeak jokatutako lehenengo munduko txapelketa izan zena.