Andrés Vicente Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Vicente Gómez
Bizitza
JaiotzaMadril1943ko irailaren 16a (80 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Carmen Rico Godoy (en) Itzuli  2001eko irailaren 12a)
Concha García Campoy  (2000 -  2013)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea
Lan nabarmenak
IMDB: nm0351006 Edit the value on Wikidata

Andrés Vicente Gómez Montero (Madril, 1943ko irailaren 16a) espainiar zinema-ekoizlea da.

Ekoizpen-prozesuaren mailarik apalenetan lan egin zuen hasieran, baina Salkind eta Querejeta ezagutu zituen, eta 1970eko hamarraldiaren hasieran ekoizle independente gisa hasi zen lanean Eguiluz Films, S.A. etxearentzat, besteak beste. Comanche blanco (1968, Komantxe zuria) izan zen Gómez Monterok ekoitziriko lehenengo filma, eta harrezkero hainbat lan egin zituen, munduko zinema-jaialdi ospetsuenetan arrakasta handiz aurkeztu izan direnak. Beste zenbait sariren artean, azpimarratzekoak dira Berlingo Zilarrezko Hartzak (El año de las luces eta Beltenebros filmekin, 1986an eta 1990ean hurrenez hurren), Veneziako Zilarrezko Lehoia (Jamón, jamón, 1992an) eta, batez ere, Atzerriko film onenaren Oscar saria Belle Epoque filmari esker (1992). Donostiako zinemaldian, Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Remando al viento filmarekin (1987), eta beste sari batzuk ere eskuratu izan ditu bertan. Gómez Monterok Espainiako zinemagintzako zuzendari ospetsuenen filmak ekoitzi ditu, eta enpresa handi ugariren babesa izan du (Compañía Iberoamericana de TVE, S.A., telebistako lanetarako batez ere; Lolafilms, zinemako lanetarako, etab.). 1998. urtean europar zinemagintzari ekoizle gisa egindako ekarpenarengatik omenaldia egin zioten Cannesko zinema jaialdian. Azken urteetako beste lan aipagarri batzuk: El amante bilingüe (1992), Tirano Banderas (1993), Huevos de oro (1993), Los peores años de nuestra vida (1994), El día de la bestia (1995).

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]