Anduineko Haranak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anduineko Haranak, Tolkien britainiar idazlearen legendarium ospetsuan agertzen den toki bat da. Mendi Lainotsuak eta Baso Beltzaren artean, Anduin ibaiaren bi alboetan aurkitzen diren haran zabalak dira, gehienbat, ekialdeko ibarrean aurkitzen diren arren, han, lurrak, beherago aurkitzen baitira. Bere hegoaldeko muga, Zilarrezko Ibilgua edo Zelebrant ibaia Anduin ibaian itsasoratzen den gunean koka daiteke, iparraldeko muga, Anduin ibaiaren beraren iturrian koka daitekeelarik. Larehun milia inguru izango litzateke haran hauen luzera osoa.

Basa Elfoak, Haranean eta Baso Berde Handian bizi izan ziren Eguzkiaren Lehen Aroan eta Eguzkiaren Bigarren Aroan. Eotheodak ere, jatorrian, hemen bizi izan ziren, Zelai Gladioak eta Karrokaren artean, ondoren, iparralderantz joateko "Baso Beltzetik iparraldera, mendebaldean Mendi Lainotsuak eta Basoko Ibaia ekialdean utziz. Hegoalderantz, eurek, Ibai Grisa eta Urrutiko Iturria deitu zituzten bi ibai laburren elkartzeraino hedatzen zen". Langwellen itsasoratzean, Framburgo sortu zuten, Eguzkiaren Hirugarren Aroan.

Esaten denez, Hobbiten asabak haran hauetan bizi izan ziren, baina, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren erdialdean, utzi egin zituzten, Gizonen kopurua ugaltzen zihoalako eta, landaretzaren artean, Itzal bat agertu zelako (Sauronen itzuleraren zantzua)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]