Andy Kershaw

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andy Kershaw.

Andy Kershaw (Rochdale, Manchester Handia, 1959ko azaroak 9) aurkezle britainiar bat da, nagusiki munduko musikaren sustatzaile bezala ezaguna. Bere saioa country, reggae, blues, Afrika guztiko soinuen, folka, Asiako musika eta Ivor Cutler eta John Cooper Clarke bezalako jendearen hitz egindako aurkezpenen nahasketa bat da. Man uhartean bizi da eta saio bat du BBC Radio 3en.