Anfiarao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anfiarao
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaOecles (en) Itzuli eta Apolo
AmaHypermestra (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Eriphyle (en) Itzuli
Seme-alabakDemonassa (en) Itzuli, Alcmaeon (en) Itzuli, Amphilochus (en) Itzuli, Catillus (en) Itzuli, Alexida (en) Itzuli eta Euridice (en) Itzuli

Greziar mitologian Anfiarao (antzinako grezieraz Ἀμφιάραος, Amphiáraos), Ekles, Argoseko erregearen eta Hipermnestra (Testioren alaba) semea zen. Argosen errege izan zen eta Zazpiak Tebasen aurka espedizioan parte hartu zuen. Gainera, Atikaren iparrekialdean, orakulu bat izatera ere iritsi zen.

Hasiera batean, zazpiak tebasen aurkako espedizioan parte hartzeari uko egin zion, baina bere emazte Eurifilek, Polinizesek Harmonia jainkosaren lepokoarekin erosia, erabakia aldarazi zion. Gerrara joan zen, nahiz eta bertan hilko zela jakin, eta bere seme Alkmeon eta Anfilokori, bere heriotza mendekatzeko eskatu zien. Borrokan, Poriklimenok jazarria zenean, Zeusek, lurrean pitzadura bat ireki zuen tximista bat bidali zuen, eta bertatik desagertu ziren Anfiarao eta bere gurdia. Honen ondoren, bere seme Alkmeonek Anfiaraoren heriotza, Hipermnestra hilez mendekatu zuen. Honela, Eriniek jazarri zuten, bere gurasoa hiltzeagatik.

Oropo hirian, Atikako iparrekialdeko kostaldean, heroi sendagile bezala gurtua zen, eta orakulu bat zuen. Pertsonaiaren izaera magikoa, bere aurrekari Melanpogatik da. Orakuluan, incubatio delakoa praktikatzen zen: diru kopuru bat ordaindu ondoren, jarraitzaileak santutegiaren barnean lo egiten zuen, eta, ustez, amets batek sendapena lortzeko modua iradokitzen edo etorkizuna igartzen zion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]