Anfion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anfion eta Zeto

Greziar mitologian Anfion[1] Zetoren anaia bikia eta Zeus eta Antioperen semea da.

Beste mitologia batzuetan ez bezala, non bikiek euren arteko izaera ezberdina adierazten duten, zintzotasuna gaiztotasunarekin edo norberekoikeria altruismoarekin orekatuz, Anfionek eta Zetok guztiz kontrakoa irudikatu zuten, anaien arteko ulermenaren eredu izan ziren, euren arteko leiha beharrean, konpentsazio eredua ziren: Zeto, indarrezko lanetan nabarmentzen zen bitartean, Anfion, delikatua zen, musika eta artean interesatua.

Hermes izan zen bere jagolea, esaten denez, jainkoak propio oparitu zion lira bat eta jotzen erakutsi zion, eta hain ondo egiten zuen, ze, Tebasen eraikuntzan (berak eta bere anaiak sortutakoa eta non biak elkarrekin erregeak izan ziren) Zetok bloke astunak eraman behar zituen bitartean, Anfionek egiten zuen bakarra, bere lira jotzea zela, modu batean, ze harriek jarraitu egiten zioten eta euren tokian jartzen ziren.

Anfion Nioberekin ezkonduta egon zen, Lidiako erregearen alaba, norekin seme-alaba mordoa izan zuen. Zoritxarrez, zortea ez zen bere aldeko egon, eta bere seme-alaba guztiak oso modu tragikoan hil ziren.

Bere zoritxarreko historia gora-behera, Anfion erotu egin zen eta Tebaseko Apoloren tenplua suntsitu nahi izan zuen bere amorrua askatzeko, baina jainkoak, honegatik, zigortu egin zuen Tartaroan.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anfion Aldatu lotura Wikidatan