Anfora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eivissako (Balearrak) anfora bat

Anfora (latinez: amphora), tamaina handiko zeramikazko edukiontzi bat da, bi helduleku eta lepo luze eta estu bat duena.

Lehen aldiz, Libano eta Siriako kostaldean agertzen dira, K. a. XV. mendean eta antzinako mundu osotik hedatzen dira. Antzinako greziar eta erromatarrek erabili zuten mahatsa, ardoa, olibak, olioa, laboreak, arraina eta beste oinarrizko gai batzuk eraman eta biltzeko garraiobide nagusi bezala.

Eskala handiak eginak izan ziren Antzinako Grezian eta Mediterraneo osoan erabiliak izan ziren VII. menderarte, garai honetan, zur eta larruzko edukiontziek ordezkatu zituztelarik.

Lehen eredu greziarrek, jarraikako profil kurboa zuten. Eredu modernoenek eta erromatarrek, argi adierazten dute goialdeko (lepoko) zatia, gainontzeko guztitik ezberdindua.

Anfora panatenaikoak, olioz beteta ematen zitzaizkien jai panatenaikoetan garaile ziren atletei. Ia guztiak irudi beltzezkoak dira, baita K. a. V. mende eta K. a. IV. mendekoak ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anfora Aldatu lotura Wikidatan